Argazki sorta, 2012. Inkjet. 60 x 90zm-ko erakusketarako inprimatzea.
AGERTU ARTEAN argazki sorta bat da (60 x 90 cm azken inpresioa), non nire gorputza konposizio elementu gisa erabiltzen dudan, desagertutako Arteleku arte zentroak (Donostia-SS, Gipuzkoa, Spain) emandako espazioetan gorputz memoriatik irudiak sortuz.
Argazki-sorta osatzeko, elkarrizketa eta jolasa erabili zen, irudiak sortzeko nire nahiaren eta horiek lortzeko ardura duen Mavi Tabernero argazkilariaren ikuspegiaren artean.
Dantzaguneak eskainitako hilabeteko egonaldi artistiko batean, zentroaren bizitzan parte hartu nahi izan nuen, 2011ko azaroan eraikinari eta bere mediatekako funtsei (gutxi gorabehera 13.000 dokumentu galdu, 4.400 aldizkari eta artxiboaren zati bat) kalte larria eragin zien uholdearen ondoren eraldaketa eta berreskuratze betean zegoen une hartan.
Kulturari behin eta berriz tratu txarrak ematen zaizkion garaiotan, AGERTU ARTEAN Artelekuri egiten zaion omenaldi pertsonala da. Arteleku funtsezko zentroa da hainbat eta hainbat pertsonaren ibilbidean, eta artista askoren lanaren bideratzaile, proiektatzaile eta konektatzaile izan da.
Argazkiak: MAVI TABERNERO.
Produkzioa: DANTZAGUNEA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantza Zerbitzua.
Kokapenak: ARTELEKU, Arte eta Kultura Garaikideen Zentroa (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza).
